Nazioazterko Astronomo Gazteen Eskola

Also available in: English Español (Spanish)

Itziar Aretxaga, ISYA Zuzendaria eta
David Mota, ISYA Zuzendariordea

“Nazioarteko Astronomo Gazteen Eskola”, Catalyst no. 2, IAU, Abendua 2019-an argitaratutako artikuluaren itzulpena

{%ALT_TEXT%}

Nazioarteko Astronomo Gazteen Eskola (ISYA) IAUk 1967an hasitako programa bat da, mundu osoko astronomia graduatuak garatzen laguntzeko, zehazki astronomian herrialde azpigaratu eta talde isolatuentzat zuzenduta dagoena. 53 urte hauetan 42 ikastaro antolatu ditu 27 herrialdeetan. Eskolek normalean ~ 30–50 ikasle eta 10-15 irakasle izaten dituzte, 3 astez iraungo duen programa zabal baterako. Denborarekin, ISYAk 1400 ikasle eta 400 irakasle baino gehiago izan ditu. IAUko kide garrantzitsu asko programako ikasleak izan dira, eta ISYA berrien sustatzaile sutsu eta irakasleak dira. Gaur egun ISYA programa Astronomo Gazteen Bulegoak gainbegiratzen du eta IAU eta Norvegiako Zientzia eta Letren Akademiako ordezkariek osatzen dute. Bulegoak emandako funtsekin eta orientabideekin batera, tokiko institutuen ekarpena funtsezkoa da ISYAren antolakuntza arrakastatsua izateko. Hurrengo eskolak Chiapas-eko Unibertsitate Autonomoan, Mexikon, 2020ko ekainean eta Hegoafrikako Astronomia Behatokian egingo dira azaroan – 2020ko abenduan. Gaur egun 2021erako antolatzaileak bilatzen ari gara.

Astronomiarako baldintzak mundu mailan ezberdinak dira eta, beraz, ISYAk tokiko beharretara egokitzen dira. Programak hitzaldi-zorro malgua du, astronomia behatu eskola bat, astrofisika konputazional eskola edo garapenera zuzendutako eskola bat egokitzen dituena, eta hezkuntzarako portafolio bat ere biltzen ari gara. Mintegietako hitzaldiak eta laborategi praktikoak eta behaketak barne, ikastaroek ere tailerrak eskaintzen ditu karreraren garapena, dibulgazioa, ikasleentzako irismen laburreko proiektuak eta irakasle eta ikaskideekin iraupen luzeko lotura eta sareak. Ikasle ohiek belaunaldi guztietako kideak biltzen dituen Facebook orria mantentzen dute. Programaren informazio osoa The International School for Young Astronomers webgunean aurki daiteke.

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *