Also available in: English Español (Spanish)
Zein da izarrak sortzen dituten urrutiko galaxien egituraren euskarria? Esne Bidean bezala, biraketa? Edo ausazko mugimendu erradialak, galaxia eliptikoetan bezala? Artikulu tekniko honek azaltzen du 👉 https://arxiv.org/abs/2306.10450 eta publiko guztientzako azalpena 👇 1/7
Alfonso Serrano Teleskopio Milimetriko Handiak aurkitutako hautsez betetako galaxia bat da Az9. Hubble Espazio Teleskopioak 3 irudi independente gisa erregistratzen du, haren eta gure arteko ikusmen-lerroan kokatutako galaxia multzo batek eragindako distortsioen ondorioz (lente grabitatorioaren efektua). 2/7
Az9-k 30 eguzki-masa izar sortzen ditu urtero (Esne Bideak baino 30 aldiz gehiago). ALMA behatokiarekin neurtzen ditugu Az9-rako distantzia, morfologia, errotazioa eta turbulentzia. Hori egiteko, beharrezkoa zen galaxiaren irudia distortsiorik gabe berreraikitzea. 3/7
Galaxiaren argia 5,274ko maiztasun txikiagoetara dago aldatuta (gorrirantzako lerrakuntza z=4,274), eta horrek 25.000 milioi argi-urtera jartzen du (distantzia propioa), eta dagoeneko bi mila milioi eguzki-masa du. 4/7
[C II] igorpen-lerroak galaxiaren zati ezberdinen abiadura erlatiboa bere zentroarekiko neurtzea ahalbidetzen du. Disko baten biraketa-mugimendu ordenatuak detektatzen ditugu ~6000 argi-urteko diametroa ~139 km/s-tan, eta higidura nahasia ere (~29 km/s). 5/7
Galaxia, beraz, batez ere errotazioaren bidez eusten da: izarrak eratzen dituen gasezko disko egonkorra da, non indar zentrifugoak gasaren eta izarrek grabitatearen bidez erdigunerantz erortzeko duten joera orekatzen duen. Galaxien eraketa ereduek ez dute hau bezain egonkorrak diren diskoak iragartzen. 6/7
Nire lankide Alexandra Pope (@UMassAmherst, AEB) zuzentzen du artikulua eta Australia, Danimarka, Espainia, Estatu Batuetako eta Mexikoko beste 15 ikertzailek sinatzen dugu. 7/7
23/07/31an egin nuen Twitterreko astro-hariaren kopia.