Zeruko errolda berriak uhin milimetrikotan

Also available in: English Español (Spanish)

31/05/2024-an argitaratu nuen Twitter/Xko astronomiako hariaren kopia zabaldua:

Zenbat galaxia daude? Zenbat detektatzen ditugu ordu gutxiko irudi integratu batean? Zein distira, distantzia, masa izango dute? Zenbat izar jaioko dira haietan? Artikulu tekniko honek horren berri ematen dizu https://arxiv.org/abs/2403.15650  eta behean publiko orokorrarentzako azalpena.

Imagen NIRCam @NASAWebb del cúmulo SMACS 0723, en la que se aprecian miles de galaxias. Créditos imagen: @STSCI / @NASA
SMACS 0723 multzoa, James Webb Espazio Teleskopioko NIRCam irudia, zeinetan milaka galaxia ikus daitezkeen. Irudi-kredituak: STScI / NASA

Ordenagailu batean galaxien masa denboran zehar nola aldatzen den iragar dezakegu, oso hasierako garaietatik gaur egunera arte. Materia ilunaren Bolshoi-Planck simulazioa erabiltzen dugu zeruko 5,3 gradu karratutan zein galaxia aurkituko ditugun iragartzeko.

Representación de la porción de Universo visible en 5.3 grados cuadrados (unas 26 lunas llenas), en el que se aprecia la densidad de halos de materia oscura. En una sección inferior se representa una pequeña porción de la pirámide, con los halos marcados por círculos de radio proporcional a su masa. Llega hasta corrimiento al rojo 8, a unos 30,000 millones de años luz de distancia, de tal manera que la luz de las galaxias que habitan los halos a mayor distancia ha viajado el 95% de la vida del Universo en llegar hasta un observador que simule a la Vía Láctea hoy en día (en el ápice de la pirámide). Créditos: Araceli Nava Moreno

unibertso ikusgaiaren 5,3 gradu karratuko (26 ilargi bete inguru) irudikapena. Bertan materia ilunaren haloen dentsitatea ikus daiteke. Beheko atal batean piramidearen zati txiki bat irudikatzen da, haloak euren masarekiko proportzionalak diren erradioko zirkuluek markatuta. Gorrirantzko lerrakuntza 8ra iristen da, 30.000 milioi argi urtera hain zuzen ere. Distantzia handienetan bizi diren galaxien argiak Unibertsoaren bizitzaren % 95 bidaiatu du gaur Esne Bidea simulatzen duen behatzaile batera iristeko (piramidearen erpinean). Kredituak: Araceli Nava Moreno

Galaxien masa osoa izarretan duten masarekin lotzen dugu, haien izarren eraketa, haien iluntzea eta uhin milimetrikoen igorpena ere lotu ditzakegu. Horrela Pueblako Alfonso Serrano Teleskopio Milimetriko Handia bezalako teleskopioekin eta TolTEC bere kamara berriarekin zeintzuk detekta genitzakeen aurreikusteko gauza gara. 

 

Gran Telescopio Milimétrico Alfonso Serrano en la cima del volcán Tliltépetl, Edo. de Puebla. Créditos imagen: @gtmlmt_oficial
Alfonso Serrano Teleskopio Milimetro Handia Tliltépetl sumendiaren gainean, Puebla Estatua, Mexiko. Irudi-kredituak: GTM

Simulatutako galaxia distiratsuenen propietateek oso ondo erreproduzitzen dituzte orain arte beste teleskopio milimetriko batzuekin egindako zeruko erroldetan neurtutako distira, distantzia eta izar berrien eraketen tasak.

 

Diagrama técnico de Nava-Moreno et al. 2024, MNRAS en prensa. Distribución de densidad (comóvil) de galaxias por unidad logarítmica de luminosidad infrarroja (en luminosidades solares) en función de la luminosidad infrarroja para 4 muestras, desde las galaxias más cercanas (z<1.5) a las más lejanas (z>3.5), comparada con la distribución de densidad de galaxias medidas en diferentes censos del cielo existentes.
Nava-Moreno et al. 2024ko eskema teknikoa. Galaxien dentsitate-banaketa (kordenada higikorkideetan) argitasun infragorriaren unitate logaritmikoko (eguzki-argitasunetan) 4 laginentzako argitasun infragorriaren arabera, galaxia hurbilenetatik (z<1,5) urrunenetara (z>3,5), dentsitatearekin alderatuta. Lehendik dauden zeruko errolda ezberdinetan neurtutako galaxien banaketa konparatzen dugu.

TolTEC-ekin 1,1, 1,4 eta 2,0 mm-ko uhin-luzeretan egingo ditugun behaketa sakonagoetarako, 0,8 gradu karratuko (4 ilargi bete) eremurik sakonenak 28.000 galaxia inguru izango dituela aurreikusten dugu 30.000 milioi argi-urteko distantziara arte.

 

Simulación de una observación del cielo visto por TolTEC a 1.1mm en un área de 0.3 grados cuadrados, correspondiente a un área equivalente de luna y media. Los efectos atmosféricos e instrumentales están considerados en esta simulación. Los puntos brillantes corresponden a galaxias del catálogo de Nava-Moreno y colaboradores que se podrían detectar con TolTEC. Crédito: tesis de maestría de Daniela Espitia, INAOE 2023.
TolTEC-ek 1,1 mm-tan ikusitako zeruaren behaketa baten simulazioa, 0,3 gradu karratuko eremuan, ilargi bat eta erdiko proiekzioari dagokiona. Simulazio honetan efektu atmosferikoak eta instrumentalak kontuan hartzen dira. Puntu distiratsuak TolTEC-ekin atzeman daitezkeen Nava-Moreno eta kolaboratzaileen katalogoko galaxiei dagozkie. Kreditua: Daniela Espitiaren master-tesia, INAOE 2023.

Simulazioari esker, irudian bata bestearen gainean agertzen diren galaxiak egongo direla ondorioztatzen dugu eta haien distira gehiegi balioesten gaituen efektu hori nola zuzendu. Batzuetan, detektatutako distiraren % 90 galaxia bati egotzi diezaiokegu, benetan horietako asko elkarrekin daudenean.

 

Igual que los niños alrededor de una pelota, las galaxias se pueden agrupar alrededor de los grandes centros de masa. Créditos de fotografía @freepik Company.
Haurrak bola baten inguruan bezala, galaxiak masa-zentro handien inguruan bildu daitezke. Argazki-kredituak Freepik Company.

Araceli Nava Moreno INAOEko ikasleak burutzen du artikulua. E. Peralta, INAOEko ikasleak, A. Montaña, A. Rodríguez-Puebla, V. Ávila-Reese eta nik, INAOE eta IA-UNAM-eko ikerlariek ere sinatzen dugu.

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Free Porn
Cialis
Cialis Fiyat