Also available in: Español (Spanish)
Nire gaztetako laguna, Joseba Barrio, Irungo Oiasso Museoan ateratako argazki batekin jarri zen harremanetan nirekin, bertan, Marteri eskainitako nire aipu bat zuen panel bat aurkitu baitzuen. Egia da, Aizpea Goenaga, “Martetik Martera” erakusketako komisarioak erakusketa horretarako testu labur bat eskatu zidan, eta jada ahaztuta neukan. Hemen argazkia eta transkripzioa (beraiek itzulita):
Marte, izar ibiltaria, gizarteriak zerura begiratu duenetik ezagutzen da. Badirudi antzinateko zibilizazio guztiek behatu dutela haren norabideetan.
Begiratu hutsean, gorri ikusten da, eta zeruko izar finkoak baino askoz disdiratsuago. Marte ezinbestekoa izan da mitologia greko-erromatarrean, Gerraren Jainkoaren ikur gisa. Eta oso garrantzitsua da, nola ez, espazioa konkistatzeko gure ametsetan.
Ray Bradburyk, bere “Kronika Martetarrak” lanean (1950), jada gizakiek kolonizatuta zeukaten, eta adimen handiagoko zibilizazio bat bizi omen zen bertan. Andy Weirrek, “Martetarra” (2011) lan gomendagarrian, gizakiak egindako lehen undaketa-misioak irudikazten zituen. Zientzia-fikzioak giza esplorazioaren irrikak islatzen ditu, eta gaur egun NASAren Artemis misioan zahazten dira.
Lehen etapa batean, Artemisak berriro jarri nahi du Ilargian gizaki bat, baina hara joatearen azken helburua da Martera tripulatutako misio bat bidaltzea. Giza misio batek aurki dezakeenaren aurretik, bidalitzako Spirit eta Opportunity bezalako zunda eta robotek aurkikuntza handiak egin dituzte, besteak beste, iraganean azalean ura zegoela erakusten duten aztarnak aurkitu baitituzte.
Beharbada, esplorazioaren lehen urrats horien ondorioz, etorkizun urrun batean, gure ondoko planeta izoztuan egonaldi iraunkorrak egingo ditu gizateriak.
Itziar Aretxaga
Créditos de la imagen de portada: NASA