Also available in: English Español (Spanish)
Unibertso urruneko galaxiarik muturrekoenak aurkitu nahi ditugu, distiran txapeldunak direnak. Artikulu tekniko honetan argi milimetrikoan munstro galaktikoak zeintzuk diren esaten dizugu (#MNRAS artikulu teknikoa hemen libre) eta irakurle guztientzako azalpena jarraian.
PASSAGES proiektuan galaxia hiper distiratsuak bilatzen ditugu Planck sateliteak 350 eta 550 mikrako uhin-luzeran detektatu dituen “objektu trinkoen” artean. Planck-ek zeru osoa estaltzen du zorroztasun ez oso handiz (Ilargiaren azaleraren ~1/36).
Lehen lanetako bat beste objektu batzuez katalogoa garbitzea da, Esne Bideko hodei molekularrak edo quasar distiratsuak adibidez, hautsezko galaxia distiratsuak eta urrunak isolatzeko. Hauek distira erlatibo bereizgarria dute uhin-luzera desberdinetan.
Teleskopio Milimetro Handiarekin (irudiaren zorroztasuna 40 aldiz hobea) galaxia isolatuak direla ikusten dugu. Argia bere espektroan deskonposatzen dugu, bere distantzia ematen diguten galaxiako molekulen desexzitazioa aurkitzeko: 12 eta 22 mila milioi argi urtera daude aztertutako 22 galaxiak.
ALMArekin 30 aldiz zorrotzagoa den irudia dugu, non arkuak ikusten ditugun (lerro gorriak). Honekin ondorioztatzen dugu galaxia hauek lente grabitatorioek anplifikatu eta distortsionatzen dituztela. Hondo zuriko irudia Hubble Espazio Teleskopioak ikusitako argi infragorria da.
Uhin milimetrikoak igortzen dituzten galaxia hiper distiratsuaren eta gure artean galaxia masibo bat dago, urruneko galaxia 10 aldiz distiratsuagoa egiten duena, eta gure begietara bere argia arku edo zirkulu bihurtzen du. Horrelako 22 galaxia aurkitu ditugu.
Artikulua Massachusettseko Unibertsitateko Derek Berman gradu aurreko ikasleak (gaur egun graduondokoa) sinatzen du lehen autore bezala, Min. S. Yun-ek gainbegiratuta, eta AEBetako, Mexikoko, Japoniako, Erresuma Batuko eta Txileko 11 institututako 23 ikertzailek sinatu dugu ere.
2022/06/13an egin nuen Twitterreko astro-hariaren kopia.