Az9: biraka dagoen disko egonkorra

Also available in: English Español (Spanish)

Zein da izarrak sortzen dituten urrutiko galaxien egituraren euskarria? Esne Bidean bezala, biraketa? Edo ausazko mugimendu erradialak, galaxia eliptikoetan bezala? Artikulu tekniko honek azaltzen du 👉 https://arxiv.org/abs/2306.10450 eta publiko guztientzako azalpena 👇 1/7

Alfonso Serrano Teleskopio Milimetriko Handiak aurkitutako hautsez betetako galaxia bat da Az9. Hubble Espazio Teleskopioak 3 irudi independente gisa erregistratzen du, haren eta gure arteko ikusmen-lerroan kokatutako galaxia multzo batek eragindako distortsioen ondorioz (lente grabitatorioaren efektua). 2/7

Zuri-beltzean 1,6 mikratan (infragorrian) ateratako HST irudia ageri da. Marra gorriek GTMk egindako 1.1mm-tako detekzioa markatzen dute. MACS0717.5+3745 galaxia-multzoaren grabitateak eragindako argiaren distortsioaren ondoriozkoak dira Az9-ren irudi anitzak. Multzo hori gure eta Az9ren arteko ikusmen-lerroan dago eta. Kreditua: ESA/Hubble eta NASA, Alexandra Pope (UMass-Amherst). Pope et al. 2017, ApJ, 838, 137 artikuluan argitaratutako figura.

Az9-k 30 eguzki-masa izar sortzen ditu urtero (Esne Bideak baino 30 aldiz gehiago). ALMA behatokiarekin neurtzen ditugu Az9-rako distantzia,  morfologia, errotazioa eta turbulentzia. Hori egiteko, beharrezkoa zen galaxiaren irudia distortsiorik gabe berreraikitzea. 3/7

Grabitazioz distortsionatutako galaxien irudia berreraiki daiteke multoaren grabitate ereduen bidez. Irudi honek beste galaxia bat erakusten du, beste kumulu batek distortsionatua, eta bere teleskopioaren irudi zuzena (ezkerrean) eta berreraikitakoa, zuri-beltzean (eskuinean) erakuste ditu. Kredituak: NASA, ESA, eta T. Johnson (University of Michigan).

Galaxiaren argia 5,274ko maiztasun txikiagoetara dago aldatuta (gorrirantzako lerrakuntza z=4,274), eta horrek 25.000 milioi argi-urtera jartzen du (distantzia propioa), eta dagoeneko bi mila milioi eguzki-masa du. 4/7

Az9 galaxiaren espektroa, behin ionizatuta dagoen karbonoaren desexzitazio-lerroa [CII]158μm bere maiztasuna 5,274 faktorez desplazatuta dago. Kredituak: Pope et al. 2023, ApJ, argirapean.

[C II] igorpen-lerroak galaxiaren zati ezberdinen abiadura erlatiboa bere zentroarekiko neurtzea ahalbidetzen du. Disko baten biraketa-mugimendu ordenatuak detektatzen ditugu ~6000 argi-urteko diametroa ~139 km/s-tan, eta higidura nahasia ere (~29 km/s). 5/7

Kolore-mapak galaxiaren gune ezberdinen abiadura-aldea bere zentroarekiko erakusten du: urdinez irudikatutako balio negatiboek behatzailearenganako mugimenduak adierazten dituzte eta gorrietan adierazten diren balio positiboak behatzailetik urruntzen diren mugimenduak. Abiadura antolamendua disko birakari baten adierazgarria da. Abiadura-mapan gainjarrita, HSTk hurbileko infragorrian eta ALMAk 1,1 mm-tan ikusitako irudien poszioak daude. Kredituak: Pope et al. 2023, ApJ, argitarapean.

Galaxia, beraz, batez ere errotazioaren bidez eusten da: izarrak eratzen dituen gasezko disko egonkorra da, non indar zentrifugoak gasaren eta izarrek grabitatearen bidez erdigunerantz erortzeko duten joera orekatzen duen. Galaxien eraketa ereduek ez dute hau bezain egonkorrak diren diskoak iragartzen. 6/7

 

Behatzaile baten inguruan biratzen den soka batek eusten duen masa batek orbita zirkularrak marrazten jarraitzen duen eskema. Wiki kredituak.

Nire lankide Alexandra Pope (@UMassAmherst, AEB) zuzentzen du artikulua eta Australia, Danimarka, Espainia, Estatu Batuetako eta Mexikoko beste 15 ikertzailek sinatzen dugu. 7/7

23/07/31an egin nuen Twitterreko astro-hariaren kopia.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Leave a comment

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Free Porn
xbporn

Bonusum bonusum.com betting sites offering trial bonuses deneme bonusu
Free Porn
Cialis
Cialis Fiyat