Also available in: English Español (Spanish)
2002. urtean hasi nintzen urpekaritza egiten. Egun 800 urperaldiak baino gehiago egin ditut aire konprimitu zein nitroxarekin, SCUBAn, batez ere Mexikoko itsasoetan.
Ingurumenaren zaintzan laguntzen dut. Mendebaldeko Atlantiko Tropikaleko Arrain Antzemate Aurreratu Taldeko kidea naiz Reef Environmental Education Foundation (REEF) GKEan. Erakunde honekin boluntario gisa arrain populazioak behatzen eta erroldatzen ditut eta arrainak antzemateko ikastaroak eman ditut parke nazionaletan zein amateur elkarteetan. Mendebaldeko Atlantiko Tropikalean adituaren maila lortu dut REEFn, eta aldizkari teknikoetan argitaratu diren datuak eman ditut.
2015. urtetik urpeko argazkiak egiten ditut kamera trinkoarekin, argi artifizialik gabe. Argazkiak atalean ikus ditzakezu argitaratutako argazkiak edo erakusketetan erakutsi ditudanak.
Urpekaritza atelean urperaketa jarduera hauen inguruko informazio gehiago ikus daiteke.