Itziar Aretxaga. Urpekaritza Roca Partida, Revillagigedo, Mexiko.

Urpekaritza

Also available in: English Español (Spanish)

2002. urtean hasi nintzen urpekaritza egiten. Egun 700 urperaldiak baino gehiago egin ditut aire konprimitu zein nitroxarekin, SCUBAn, batez ere Mexikoko itsasoetan.

Ingurumenaren zaintzan laguntzen dut. Mendebaldeko Atlantiko Tropikaleko Arrain Antzemate Aurreratu Taldeko kidea naiz  Reef Environmental Education Foundation (REEF) GKEan. Erakunde honekin boluntario gisa arrain populazioak behatzen eta erroldatzen ditut eta arrainak antzemateko ikastaroak eman ditut parke nazionaletan zein amateur elkarteetan. Mendebaldeko Atlantiko Tropikalean adituaren maila lortu dut REEFn, eta aldizkari teknikoetan argitaratu diren datuak eman ditut.

2015. urtetik urpeko argazkiak egiten ditut kamera trinkoarekin, argi artifizialik gabe. Argazkiak atalean ikus ditzakezu argitaratutako argazkiak edo erakusketetan erakutsi ditudanak.

Urpekaritza atelean urperaketa  jarduera hauen inguruko informazio gehiago ikus daiteke.


2023 AMISUB egutegia

AMISUB, Mexikoko Urpeko Irudiaren Elkartearen 2023ko egutegiaren gaia “Itsaroaren begiradak” (“Miradas del Mar”) da. Egutegi honetan, 2016an Kubako Jardines de la Reina-n nik ateratako Diodontidae  (Diodon hystrix, arantzarrain) baten argazki bat dago. Urria ilustratzen du. Oso arraroa da arantzarrainak aurrez-aurre ikustea. Egun horretan biok  harritu ginen, neu horma bat igotzen ari nintzela eta bera hara […]

Posted in Argitaratutako argazkiak, Urpekaritza, Urpekaritzako argazkiak | Tagged , , | Leave a comment

REEFeko aurpegiak: Itziar Aretxaga

Egilea: Amy Lee, REEF Konpromiso eta Komunikazio Arduraduna. Lehen ingelesez REEF webgunean  (Reef Environmental Educational Foundation) argitaratutako itzulpena. REEF kideak gure oinarrizko itsas kontserbazio programen bihotza dira. Urpekari, snorkel eta ozeano zaleen komunitate anitz batek onartzen du mundu osoko itsas inguruneak kontserbatzeko gure misioa. Hilabete honetan Itziar Aretxaga Méndez REEFeko kidea nabarmenduko dugu, Pueblan (Mexiko) […]

Posted in Arrain identifikazioa, Elkarrizketak, Identifikatutako espezieak, Urpekaritza | Tagged , | Leave a comment

REEF Juvenile Hamlet Club saria

2021eko abenduan REEFek Juvenile Hamlet saria sortu zuen 500 arrain-errolda baino gehiago egin dituzten kideentzat, gure itsasoak ezagutzen eta haien kontserbazioan laguntzen dutenak. 2021ean jaso nuen sari hau sortzean. Arrainen errolden programari buruzko informazio gehiago lortzeko, bisitatu REEF orrialdeak. Edonork egin daiteke boluntario eta bat egin! 2002an hasi nintzen jarduera hauetan!  

Posted in Arrain identifikazioa, Niri buruz, Urpekaritza | Tagged , | Leave a comment